Igartua eta Garate egongo dira zabalik lehenengo txandan

  Gizartea  Oñati

Igartua eta Garate egongo dira zabalik lehenengo txandan

Zapatutik aurrera udako txandak beteko dituzte herriko farmaziek. Hauxe izango da udako oporretan izango duten egutegia: uztailaren 15etik abuztuaren 15era (biak barne), Igartua eta Garate egongo dira zabalik eta abuztuaren 15etik irailaren 15era (biak barne), Anduaga eta Juldain.

Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

Aizkorriko babeslekuko atea egin dute eta laguntzaileak behar dituzte dagokion tokian jartzeko. Oltzako bordetaraino kotxez eramango dute eta handik gora eskuz, zatika. 250 kilo porlan ere igoko dituzte, motxilatan. 25-30 laguneko taldea sortu gura dute lan hau egiteko. Zapatuan da hitzordua, 07:00etan Arantzazun.

Zaindariari eskerrak emango dizkiote iluntzean gidariek

  Gizartea  Oñati

Zaindariari eskerrak emango dizkiote iluntzean gidariek

San Kristobal eguna ospatuko dute gaur Oñatin gidariek, mekanikoek eta ibilgailuen arloan lana egiten duten hainbat herritarrek. Urtero bezala, San Kristobal hermandadeko kideak irudiaren bila joango dira Olabarrietako santutxura 18:30ean, eta parrokiaraino eramango dute, karabanan. Meza ostean ibilgailuen bedeinkazioa egongo da eta 21:00etan afaria egingo dute.

Siriako egoera jasotzen duen dokumentala botako dute iluntzean

  Gizartea  Oñati

Siriako egoera jasotzen duen dokumentala botako dute iluntzean

'Nacido en Siria' dokumentalean, Herman Zin argentinarrak haur aurpegia jartzen dio gerratik ihesi Europara etorkizun bila heldu diren errefuxiatuen egoerari buruz hausnartzeko. Dokumentalak zazpi haurren bidaia kontatzen du, haien begiradatik abiatuta. Hotz Oñatik antolatuta, 20:00etan botako dute zinema aretoan.

'Sirian jaioa' dokumentala

2017/05/11 20:00

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Nacido en Siria' dokumentalean, Herman Zin argentinarrak haur aurpegia jartzen dio gerratik ihesi Europara etorkizun bila heldu diren errefuxiatuen egoerari buruz hausnartzeko. Dokumentalak zazpi haurren bidaia kontatzen du, haien begiradatik abiatuta. Hotz Oñati elkartearen eskutik botako dute.

1936ko Nafarroako fusilatuen gaineko liburua aurkeztuko dute egubakoitzean

  Gizartea  Oñati

Joseba Eceolazaren 'Camino Oscoz y otras historias del 36' lana aurkeztuko dute maiatzaren 5ean kultura etxean, 19:00etan. Camino Oscoz Iruñako irakasle errepublikarra zen; Urbasan hil zuten. Historia hori eta garai hartako beste hainbat biltzen ditu liburuak. Egilea bera egongo da aurkezpenean.

'Cuerdas'' filma botako dute gaur, Trautik antolatuta

  Gizartea  Oñati

'Cuerdas'' filma botako dute gaur, Trautik antolatuta

Animaziozko filma hau nola eta zergatik egin duen azalduko du egileak, Pedro Solisek, gaur Santa Ana aretoan, 19:00etan. Trauti elkarteak gonbidatuta etorriko da Solis gaur Oñatira. Zapatuan, Trauti Eguna ospatuko da Foruen plazan.

Ikastaro luzeagoak eta eskaintza zabalagoa eskatu dute jabekuntza eskolan parte hartu dutenek

  Gizartea  Oñati

Irakasleen lanaz eta gaitasunaz balorazio bikaina egin dutela ere jakin arazi du udalak. Bost ikastaro egin dituzte hirutan itxaron zerrenda sortu zen; 61 lagunek eman zuten izena ikastaroetan. 

Oñatiko Udaleko osoko bilkura, 2017-04-27

  Politika  Oñati OSOKO BILKURA

Enpresa berriak sustatzeko 22.500 euro banatuko ditu aurten Oñatiko Udalak. Aho batez onartu du diru laguntza hori ematea udalbatzak gaurko osoko bilkuran. Galde erreguetan hirigintzako batzordearen bilera egiteko ordua aldatzeko eskatu du berriz EAJk, eta gai horrek hartu ditu osoko bilkuraren minutu gehienak.

Herrian oinez ibiltzearen onurak azalarazi dituzte bideo baten

  Ingurumena  Oñati

'Bagabiltz' proiektuaren barruan, eskolarako joan-etorria oinez, patinetean edo bizikletan egitea ona dela arrazoitzeko argudioak ematen dituzten bideoa landu dute herriko hiru ikastetxeek eta Oñatiko Udalak. Herriko puntuak lotzen dituen mapa ere atera dute eta distantziak hain luzeak ez direla ondorioztatu.

Ekintzailetasuna bultzatzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzea proposatu du EAJk

  Ekonomia  Oñati

Negozio bat ireki edo lan irteera berriak bilatzen dituztenek haien proiektuak abian jartzeko laguntza izan dezaten, udalak aholkularitza zerbitzu eraginkorra eskaintzea proposatu du EAJko udal taldeak. Adituen gaitasun eta eskarmentuaz baliatu eta ekintzailetza sustatzeko 'mentoring' programak abian jartzea ere planteatzen du.

'Life' filma

2017/05/01 19:30

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Life' filma. Gaur ikuslearen eguna da

'Life' filma

2017/04/30 19:30

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Life' filma. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean

'Life' filma

2017/04/29 22:30

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Life' filma

'Life' filma

2017/04/28 22:30

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Life' filma

'Loving' filma, zineklubean

2017/04/27 20:00

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

'Loving' filma, zineklubean

Dedo-ren emanaldia

2017/05/14 19:00

Oñatiko Arrano taberna | Oñati |Musika

Dedo kantari, kanta idazle eta multi-intrumentista Italiarra da. Bere ibilbide luze bezain paregabean, elkarlan ugari gauzatu ditu beste italiar artista ezagunekin, hala nola, Elio e le Storie Tese, Max Gazze, Daniele Silvestri, Raf, i Nomadi, Niccolo Fabi,... “Cuore Elettroacustico” izeneko laugarren albumarekin dator Dedo Arrano tabernara. Soinu elektriko zein akustikoz osaturiko album landu bezain koloretsua da hau, Max Gazze eta Elio e Les Storie Teseko Fasorekin izandako elkarlan bikainean gauzatu duena.

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

  Hezkuntza  Oñati

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

Itoginak daude Txiki Txoko haurreskolan eta teilatua berriztu egingo dute. Urik ez iragazteko tela, isolamendua eta teila berriak jarriko dituzte haurreskolako teilatu zaharrean. 19.000 euroko aurrekontua izango du lan horrek eta maiatzean egingo dute.

Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte

  Ekonomia  Oñati

Oñatiko turismoa bultzatzeko bideoak egingo dituzte

Oñatiri buruzko hainbat bideo egingo dituzte turismoaren eskaintza indartzeko. Hauetako batzuk tematikoak izango dira: kultura, historia, industria, natura. etab, eta beste batzuk Oñatin zehar egiteko ibilbideak jasoko dituzte. Hiru hizkuntzatan egingo dira. 

Bizikleten eta oinezkoen elkarbizitza hobetzen laguntzeko dekalogoa egin dute Oñatin

  Kirola  Oñati GAURKOAK

Herriko erdigunean oinez edo bizikletan doazenen arteko elkarbizitza errazten lagunduko duen dekalogoa egin du Oñatiko Udalak. Hiru ikastetxeekin eta Txirrinkarekin batera adostu ditu hamar puntuak, lehentasuna oinezkoari emanez.