Autoa gidatzen noala behin baino gehiagotan pasa zait zebra-bidean gelditu eta bidea gurutzatu duen oinezkoak keinu batekin eskerrak ematea gelditzearren, edo pausua azkartu berak, nire mesederako.
Eta beti pentsatu izan dut: eskerrak eman behar ditu oinezkoak autoa zebra-bidean gelditu delako?
Okerrena da nik ere inoiz berdin jokatu izan dudala zebra-bidea oinez gurutzatu dudanean. Eta amorratu egin izan nau jarrera horrek, berez atera izan zaidalako, normala izango balitz moduan.
Badakit eskerrak ematea edo barkamena eskatzea heziketa oneko bi ezaugarri direla, baina zebra-bideetan gelditzea ere bada oinezkoak kontuan hartzen ditugun seinalea.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak