goiena.eus

Euskararen aktibistak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Oraindik ere emozioa sentitzen dugu Korrika gogoratzen dugunean, zenbat jende bildu zen gure eskualdean, zenbat lagun aritu zen batzordeetan, zenbat kilometro diruz lagundu ziren, zenbat arropa, txapa eta peto jantzi zituzten debagoiendarrek, zenbat ekintza euskararen inguruan...

Korrika garaian herritar guztiek euskararekin bat egiten dutela sentitzen dugu, eta horrek demaseko indarra ematen digu lanean jarraitzeko...

Euskararen mundu horrekin zuk askok egin zuten bat: oraindik ere euskara ikasi behar duten askok, hobetu behar duten askok, oraindik egunero erabiltzen ez duten askok. Eta gogo horrekin jarraitzeko beharra dago, egunero ikastea eta erabiltzea derrigorrezkoa da euskaraz bizitzeko aukera izan dezagun.

Azken urteotan erabilera indartzeko programak eta ekintzak izan dira Egian, Lasarten...  baita gure eskualdean ere –1.000 baietz...–; merkataritzan euskara gehiagotan erabiltzeko konpromisoa eman genuen 1.000 pertsonak Arrasaten...  

Egia esan, euskara gehiago entzuteko eta jendeak gehiagotan erabiltzeko hainbat gauza hartu behar dira kontuan:  

-Alde batetik, dauzkagun aukera guztiak ez ditugu erabiltzen; gure inguruan, erdiek baino gehiagok euskaraz egiteko moduan euskara dakite eta lehen hitza euskaraz egiteko beldurra kendu behar da. 

-Bestetik, ez dakitenek ikasten hastea, ulertzeko eta berba egiteko maila lortzeko, komunikaziorako traba ez izateko. 

-Azkenik, hori guztia martxan jartzeko erraztasunak, ekintzak, finantziazioa... Gizarte eragileon eta administrazioaren artean elkarlanean eginda, ondo planifikatuta, jendearen ideiak, asmoak eta gogoa batuta.

Hori guztia egiteko plana lantzen ari gara Arrasaten euskararen munduko eragileen eta Udalaren artean, eta euskararen aktibisten fabrika eraiki nahi dugu, Korrikan erakutsitakoa urte osoan zehar mantentzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa