'Kontrapas' abestiaren lezioa

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2015ko api. 30a, 12:07

Zelako kantuak ditugun Euskal Herrian! Zenbat aldiz abestu eta, zoritxarrez, ez dakigun zer esaten ari garen!

Zelako mezu argia, adibidez, “Kontrapas” abestian: Euskarari arnasa emateko balio duen guztia bedeinkatu behar dugu

Garaziko herria bedeinkatua izan dadila, Euskarari eman diolako behar zuen tornua (lanerako tresna, makina) –Eta zer eman zion ba?–. Euskaraz idatzitako lehenbiziko liburua, garaztar batek, Etxeparek.

Eta horrekin zer lortu zen ba? Beste jendeak, gehienak, uste zuten ezin zela idatzi, eta frogatu dute oker zeudela. Eta euskaraz idatzi zutenean askoren aho zabal hura ikustekoa izango zen... Aurkako askori, ulertezina eta ezertarako balio ez zuela esaten zutenei, zapla! Alde zeudenentzat oraindik ageriago,  –Ene! Balio duen barren!– Orain hura igoko da beste guztien gainera! Eta sinisten hasi ziren/ginen gure hizkuntza baliagarria zela, dela, baliatu behar dugula, plazara eraman behar dugula. Euskara, Euskara, irten hadi plazara! Euskara, Euskara irten hadi mundura!

Eta mezu horrek egin zuen bere bidea, eta euskara ikusgarri egin dugu, eta hor dugu toki askotan, egunerokoan erabiltzeko moduan, eta toki batzuetan norma-normal erabiltzen dugu, eta, hortaz, hau egina dago!? 

Bai zera! Euskara jalgi hadi plazara esan behar izan dugu berriro ere; Lorea Agirrek argi esan zigun Korrikako mezuan: "Euskarak eta euskaldunok plaza hartu behar dugu eta nor bagarela erakutsi"; euskarari duen balioa eman behar diogu denon artean, euskahaldundu behar dugu gizarte osoa. 

Eta hori egin daitekeela eta egin nahi dugula argi badugu egin dezakegu, ez bestela. Plazara irtetea lehenbiziko pausua izan zen, orain plaza hartu eta gure egin behar dugu; plaza euskaldundu, plaza euskahaldundu! Eta plaza Euskal Herria da, euskal herritarrok gara. Egiten duguna gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak