"Olentzero, aurten, eskian dator"

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2011ko abe. 23a, 01:00

Olentzerok idatzi dosta. Zelan aldatzen diran gauzak, kamarada!

Zer eta Olentzero bera gutunak bidaltzen! Aurki alde batetik bestera ibilli biharko dala eta, arduratuta dago. Esaten dosta, krisi garai honetan, ez dakixala zelan iritsi etxe guztixetara, danok eskatzen dittugun horrek guztixak ezin leikiela batu; bi hitzetan: ez daguala nahikua eta kitto! Eta laguntzia eskatu dosta; zeiñi eta neri! Eta zer demontre emon neikixo ba, nik, Olentzerori?

Eta solidario izan guran, dakagunetik emon bihar dalakuan, zer dakaten begiratzen hasi naiz. Zer dakat banatzeko modukua, hari emon eta berak birbanatzeko?  Eta luze pentsatu ostian, hiru gauza topatu dittut nere barruan; emonda be gastatuko ez diranak, gaiñera:

-Lehenengua, ilusiñua; aurrera egitteko gogua dakat banatzeko moduan. Kontseilluan martxan ipiñi dogun plan erraldoiak demaseko indarra emon dosta.  Norabidia argi ikusten dot, euskaraz bizitzera helduko gara.

-Bigarrena, ekimena; hori guztixa egitteko borondatia be banatzeko moduan nago, konpartitzeko. Eta euskararen egunian, Arrasaten, egin genduan grabaketa saiuan, ikusi neban badauala zeiñekin konpartitu. Lanerako gogua eta konpromisua, hortaz, kutsatu egin leikez.

-Hirugarrena, antolatzeko prestutasuna; prest nago denboria bestiekin konpartitzeko, plan on bat egiterakuan sortu neikiena eta esperientzia konpartitzeko. Eta, gaiñera, iñori ezer eskatu barik egingo dot hori.

Arrasateko euskalgintzakuok eta Udala hitzarmen bat lantzen hasiak gara, euskeriaren normalizaziñorako lan-modu egoki bat lotu gura dogulako. Eta hor banatuko dot Olentzerok eskatu dostan laguntza apur hori, lanian, ekimen eraginkorra eraikitzen.  Hortaz, horrekin ados dauden guztixei emonda dago Olentzeroren oparixaren zatitxo bat.

Eta zuek, badakazue zer eskeiñi Olentzerori?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak