Indarrak hartzen

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2017ko ots. 24a, 08:19

Egun batzuk hartu ditugu atsedenean kulunkatzeko; hilabete luzez, hezurretaraino sartu zaigun hotza uxatuko duen epelaren bila abiatzeko.

Egun batzuk guretzako, orainera jauzi egiteko, berriro joan aurretik, non gauden gogorarazteko, nora goazen amesten jarraitzeko. Aspaldi eskuartetik ihes egin ziguten liburuak berreskuratu ditugu, hauetan ordu luzez murgildu guran. Baina orrialdeak orduak baino abiadura txit azkarragoan pasatzen ditugu, eta liburuen elkartrukatzea baino ez zaigu geratzen istorio berriei eutsi nahi badiegu.

Lasaitasuna behar genuen gurean, denborari beste erritmo batez hitz egiteko, denbora beste erritmo batez bizitzeko. Eta tarteak tarteko, egunari arnas egiteko unetxoak lapurtu. Izan ere bada denbora bat zuri ere barne isiltasunak oihu egiten dizuna. Eta orain kanpoko haizeak, barruan xuxurlatzen digunarenaren antzik ez ote duen galdetzen diogu elkarri; irla batera urrutiratzeak, nondik bai eta nondik ez isolatu gaitzakeen. 

Atseden egun batzuk hartu ditugu, etorkizunak dagoeneko eskaini dizkigulako beste hainbat plan interesgarri, eta beti dago ondo indarberrituta hasi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak