Atxabalta barik Aretxabaleta (II)

Erabiltzailearen aurpegia Nuria Fernandez de Arroiabe 2014ko uzt. 9a, 12:00

Aurreko baten tarte honetantxe esan notsuenez, euskarri informaletan gure berbetan eskribidutia erabagitten badogu, irizpide batzuk biher dittugu. Jarraitu irakurtzen...

Besterik ezien, euskalkixen inguruen lan haundixa egin dauen Badihardugu Alkartiak emundakuak hartu geike oiñarri moduen.

Lehenik, berbak osorik eta banatuta eskribidutia (Aretxabaleta, egin biher dogu, fan biherko die...). Salbuespenak: bapez eta bape.

Bigarrenik, batuko ortografia-arauak betetia: h (mahaixa, mehia, aiztia...), z/s eta ts/tz (isiotu, itzungi, dotsu...), r->d (edo, moduen, eskribidu...), bokal arteko g (nagusi, geruago, dogu, ezaguketan...), berba bera bi modutara ibiltten bada batutik gertuen dauena (subia[EZ]/sugia, mendixa/mendixe[EZ]...). 

Hirugarrenik, bustidurak idaztia (laiño, oillo, bilddurra, egindda, aitta, gatxa...), baiña berba-akaberakuak ez (dakit, zein...). Laugarrenik, deklinabidien: noren eta nun kasu batzuetan bardiñak dienez (mendixaren izena, mendixen auen), partitibua osorik (umerik), datibuaren r (umiari, amari...), zeñentzat barik zeñendako (amarendako, guretako...), singularrien nogaz (batez be) eta norekin (amagaz, semiarekin) eta pluralien zeñekin (alabakin), norutz (etxerutz), nor plurala eta nork plurala ez die bereizten (alabak etorri die, alabak egin daue).

Azkenik, be, ete, ei, ezkero, -ziño, -dade, barrez (adbersatibua), letxe, lez, lako, -ren gaiñien/inguruen..., urten eta igo transitibuak (urten/igo dot), -ki barik -to (politto)...

Ezertarako balixo badotsue, on egin dagizuela!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak