"Sagarrak"

Erabiltzailearen aurpegia Nestor Arana 2011ko urr. 10a, 02:00

Heldu da udazkena gurera eta horrekin batera sagarrak batzeko momentua.

Egia esan, San Juan sagarra, bere izenak dion bezala, ekainean batu zen; beste sagarrondo mota asko, aldiz, orain hasi dira beraien fruituak gurekin partekatzen. Sagar batzuk zuzenean jan edo postreak egiteko erabiliko dira, besteak zukua egiteko (Aramaion egiten duten bezala) eta beste batzuekin sagardoa. Bai, bai, gurean ere sagardo eder askoa egiten da.

Gure sagastietako fruituek, supermerkatu handietakoek ez bezala, ez dute aparteko makillajerik jasotzen. Gizagaixoak horrela egoten dira, batzuk txikiak, besteak okerrak; kolorea, aldiz, besterik gabe, sanoa/naturala dute.

Gustuari dagokionez, ai ama! Kontsumo merkatuan daudenekin alderatuta, a ze aldea! Ederra! "Badirudi dastamena badudala", esaten diot nire buruari. Naturak fruituetan zapore barietate aberatsak inprimatzen ditu.

Batzuetan mundu errealetik aparte gauden ustea dut, mundu estandarizatu baten bizitzearena, hain justu ere: gizakiak sortutako usaimen, zapore eta koloreen barietatea mugatuta edukitzearena. Badirudi, baina, naturari bere erritmoa errespetatuz gero, oraindik ere gustura asko konpartituko duela, mende askotan bezala, bere fruituak gurekin. On egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak