Marrupako nekazariak laguntzeko mikrokreditoen kanpaina berriak 2015eko emaitzak hirukoiztea du helburu

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2015ko abe. 15a, 09:59
Mikrokredituen kanpaina berria ipini dugu abian ondoko helburu honekin: 2015eko emaitzak hirukoiztea. Urte honetan jasotako diruak Marrupa distrituko 11.000 pertsonengan izan du eragina eta 1.700 hektarea landatzeko erabili dira.

2016ko mikrokreditoen kanpainaren dirua motoponbak erosteko erabiliko da. Motoponbak maileguan eskainiko zaizkie nekazariei, behin uzta jasotakoan zorra dirutan itzultzeko.

Marrupa distritua Mozambike iparraldean dago, munduko 4. herrialderik pobreena. 58.700 biztanle ditu eta bizi-itxaropena, 44 urtekoa da. Nekazaritza da jarduera ekonomiko nagusia eta familia asko urte osoa 100 euroren baliokidearekin bizi dira.

Ekarpenak Laboral Kutxako edozein bulegotan egin daitezke. Horretarako, espresuki prestatutako fitxak bete egin beharko dira, eta bulegoan bertan eman. %20 eta 30 arteko kenkaria fiskala lortu daiteke, bakoitzaren erregimenaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak