Eromenaren ondorioa

Erabiltzailearen aurpegia Marije Ugalde 2016ko mai. 27a, 08:58

Bi urte pasa dira Europako Musikarien Jaialdia egitasmoa aurkeztu zigutenetik.

Donostia 2016 hiri kulturaleko ekitaldien artean, Europako 15.000 musika ikasle elkartzea zen helburua.

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak hartu zuen jaialdia antolatzeko ardura. Bertako zuzendariak, Mikel Matek, Euskal Herritik kanpo egiten den  lana ikusi eta konpartitzeko aukera polita zela azaldu zigun musika eskoletako arduradunei. Batzuk ados egon arren, beste batzuek eromen bezala ikusten zuten. Hala ere, Emusik 2016k musika eskolen babesa izango zuela erabaki zen.

Udalen laguntza beharrezkoa zen proiektua aurrera eramateko. Gipuzkoa, Bizkai, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Iparraldeko 59 udalek azpiegitura ziurtatzeko hitzarmena sinatu zuten.

Garazi Zabaletaren Musikatu Bizitza (lelo polita) izan da abesti ofiziala. 2015ean Anoetan egin zen jaialdiari hasiera emango zion ekitaldiaren simulakroa. Oso kritika txarrak jaso arren, eromenarekin jarraitu zuten antolatzaileek.

Ilunben izan zen hasiera ekitaldia (entseguek zerbaitetarako balio dute). Espektakulu zoragarria! 9.000 musikari hizkuntza komun batekin: musika. Ondoren, Euskal Herria musikaz bete zuten europarrek, eta Saguesen jaialdiari agur esateko, sekulako festa! 

Batzuen eromenak ahaztu ezinezko musika jaialdia bizitzeko aukera eman digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak