Urte harrigarri on!

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Madariaga Mujika 2017ko urt. 5a, 09:19

Haurrek ere ez dute Olentzerorengan sinesten. Orain ez, behintzat. Ez dago guretzako opariak bizkarrean dakartzan ikazkinik.

Olentzero urte osoan martxan dagoen vending makina da. Opariak existitzen al dira orduan? Opari batek oparitarako paperean bilduta behar luke, eta barruan, hiru sorpresa: iritsiko ote den zalantzarena, iristen deneko ezinegonarena eta ireki ondoreneko harridurarena. Jaso duzue halakorik Gabonetan?

Egunean sorpresa bat jaso beharko genukeela entzun nuen nonbait. Handiak zein txikiak izan, lurra baino gorago jartzen gaituzte istant batez, gero lurrera indar gehiagoz erortzeko. Erorketa horrek ematen ei digu bizipoza. Hargatik, mendiko ikazkina berreskuratu nahi nuke urte berri honetan. Ikas dezatela haurrek esku hutsik Olentzeroren etorrerarekin amesten, eta helduek, oparitarako paperak era jasangarri batera mugatzen. Ez da lan makala, Luhusoko atxiloketek ere sorpresaz harrapatzen ez gaituzten garaiotan, baina urte harrigarri bat opa dizuet. Doaneko sorpresa onez betea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak