Bergara, bizitik 'bixi'-ra

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Madariaga Mujika 2015ko urr. 25a, 00:00

Hostoak gorritu eta lehen zalantza egunak berogailua jarri edo ez erabakitzen.

Orain, udako giro gozo hura ahaztu, eta goxotasuna da eskatzen duguna. Eta goxotasuna izan daiteke hezur-haragizkoa, mantapekoa. Nola eskatu asmatzen duenak, biak lor ditzake. Edo ez. Baina tira, lortu, lortzen dugu nolabait.

Agian berotasuna izango da goxatzen gaituena, edo babestuta sentitze hori. Konplizitatea eta hurbiltasuna ere bai, kasu batzuetan. Alde ederra baitago haragitik haragira, mantatik mantara. Aldea dago gozotik goxora. 

Bizi ere, guztiok bizi gara, baina denok ez gara bixiak. Bixitasuna omen da bizirik sentiarazten gaituena. 

Hostoak gorritu diren honetan, Bergara Bizirik mantendu nahi duten merkatari guztien lana, beraz, ez da lan makala, gero. 

Asmatu dute goxotasun-etik herriko giroa biziarazten. Bai beraiek eta bai gu beharrezkoak garela sentiarazten. 

Beraz, Bergarako herritarrok bixitu egin beharko genuke orain, guri baitagokigu bizirik gaudela erakustea. 

Alde ederra dagoelako lokal huts ilunetatik lokal dekoratu koloretsuetara. 

Eta herritarren eta merkatarien arteko harremanak ere, ia beste guztiek bezala, gertukoa eta goxoa behar luke. 

Bergara Bizi eta bixi bat izan nahi genuke denok. Nola eskatu asmatzen duenak, biak lor ditzake. Edo ez. Baina tira, lortu, lortuko dugu nolabait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak