goiena.eus

Betiko balioak

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Duintasunez bizitzeko lan egin behar da; gehienbat hemen, industria aberastasun gehien sortzen duen sektorea da, eta gehiengoak bertan lan egiten dugu. Ez dago dudarik, enpresak ondo joateko, balioak oinarrizkoak dira

Kontzeptu hau ez da berria, beti egon da hor, baina horrek ez du esan nahi ez dela kudeatu behar, eta hobetu behar. Hau bi modutan egin behar da, enpresa barrutik eta kanpotik, gizartetik.

Denborarekin gauzak aldatu egiten dira , eta belaunaldi aldaketekin balio batzuk galdu egiten dira, eta beste batzuk agertu. Balioak bide onetik eraman behar dira, argi dago ondo egindako lanarekiko maitasuna ez dela gorantz doan balio bat; aisialdia, berriz, bai.

Betiko balioak ezin ditugu zalantzan jarri, hauek edozein enpresa edo erakunde pribatu edo publiko ondo joateko ezinbestekoak baitira. Ilusioa, konpromisoa eta ondo egindako lanarekiko maitasuna.

Balio hauek oinarritzeaz gain, gako dira gure enpresak eta ongizateak funtzionatzeko. Horretarako, beharrezkoa da berotu eta argitzen duten sugarrak piztuta mantentzea bizirik jarraitzeko.

Sugarrak piztuta mantendu ahal izateko aspektu garrantzitsuak badaude: komunikazioa, gardentasuna , ezagutza, zintzotasuna eta eredua. Neure zalantzak dauzkat balio hauek mantendu eta hobetzeko erantzukizuna dutenak beharrezkoak diren ahalegin guztiak egiten ari diren.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Miguel,

poztu nau artikulu hau goizean gosariarekin batera irakurtzeak, goiena paperean.

Aipatzen dituzun balioetan, partaidetza gehituko nuke. Egia da, baina, komunikazio natural, on baten baitan kokatu daitekeela partaidetza bera. Izan ere, komunikatzea ez da norantza bakarreko ekintza. Bik edo gehiagok gai bati buruzko ulermen partekatua izatea da komunikazioaren helburu. Gutxienez norantza bikoa, beraz.

EZtaBAIda prozesua beharrezkoa da gaiari ikuspuntu desberdinetatik begiratzen diotenen arteko ulermena lortu aldera. Ikuspuntu desberdinekin, errealitatea bere osotasunean ulertzeko aukera gehiago dauzkagu. Oñatitik Udalaitz piramidala dela defendatuko genuke burugogor. Elorrioko batek ez, ordea. Bion ikuspuntuekin Udalaitzen errealitate integrala ezagutzeko gertuago gara. Eta argazkilari batek hegazkinetik ateratako irudiekin...

Mondragon taldean egin dut nire ikasle eta lanbide bizitza. Bertako kooperatiba mixto (?) bateko bazkide naiz egun. Ikusi eta bizi izan ditudan "komunikazio planek" gutxi edo ezer izan dute goian aipatu edukiaz.

Zeure zalantzarekin bat egiten dut, guztiz. Mondragon taldean zentratuz, iruditzen zait juridikoki kooperatiba diren enpresetako bazkide eta zuzendari zenbaitek baino barneratuago dauzkazula lana eta herriarekiko maitasuna. Arizmediarrietaren esperientzia bezala ezagutzen den horren funtsa.

LANA eta MAITASUNA: norbanakoon askatasunerako giltza.

Biba zu!

#KooperAktibistak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa