Berdintasunari bai

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko urr. 18a, 00:00

Kargu berria hartu dudanetik interesa piztu du zuzendaritzari egin diodan izen aldaketak.

GOIENA honetan eta beste hainbat kanaletan azaldu ditut aldaketaren helburua eta edukia, euskaraz zein gaztelaniaz. Ondoren, jasotako erreakzio pare bat 

Neska batek, gaztelaniaz: "Lehen aldia da esaten didatena nik ere, erdi maketoa naizen arren, zerbait egin dezakedala, barne senti naitekeela". Poz berezia hartu nuen hori entzunda; hain zuzen, diskurtso berriaren helburua horixe baita, alegia, diskurtso euskaltzaleak itzaletan uzten duen jendeak erantzukizuna sentitzea hizkuntzen esparruan zerbait egiteko, ardura horren baitan kokatzea bere burua.

Politikari euskaldun ez abertzale baten komentarioa: "Flipatu egin dut ikuspegi horrekin, oso berritzailea iruditzen zait. Politika progresisten helburua izanik gizartean dauden desorekak berdintzea, oso logikoa da desoreka sozial eta ekonomikoekin batera txertatzea genero edo hizkuntza desorekak, horrela denak bihurtzen baitira borroka bakarraren parte". Hau ere bereziki pozgarria da euskaltzaletasun zeharkakoa aldarrikatzen dugunontzat, abertzaletasuna baino zabalagoa izango dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak