"Oraingoan bai"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2011ko urr. 24a, 02:00

Ez da oso luzea, baina bai mardula bere sinpletasunean.

Eta ez da asko aldentzen orain baino lehen ezagutu ditugun proposamenetatik, baina oraingoak hurrenkera argia ezartzen die aldeek egin beharreko urratsei. Itxura guztien arabera, Donostiako konferentzia mugarria izan daiteke –oraingoan bai– atzera bueltarik ez duen bidean.

Bi arrazoi ikusten ditut baikortasunerako: lehena, ezker abertzalea etengabe aurrera egiteko erakusten ari den erabaki argia, sasi guztien gainetik. Irudipena daukat orain baino lehen abiatu diren prozesuetan ez dela egon oraingoan nabari den barne-sendotasuna esparru horretako kolektibo ezberdinen artean.

Eta bi, bake konferentziak berak eman duen irudia: nazioarteko ordezkari garrantzitsuak, mugaren bi aldeetako alderdi gehienak, euskal sozialisten derrepenteko ziaboga... Indar asko ikusi dut hor metatuta, nahikoa –espero dut– adierazpenak eskatzen dituen urratsak eragiteko.

Horregatik, mundua hankaz gora jartzen ari den honetan, gauza ederra da gurean ilusioa pizten duten albisteak jasotzea, gero eta sarriago. Gurdiari denok bultz egiteko ordua da, oraingoan bai, koska hau gainditu dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak