MAIko ikasleek brontzezko domina SpainSkills 2017ko mekatronika alorrean

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2017ko mar. 6a, 12:25
Hezkuntza ministerioak martxoaren 1etik 3ra bitartean antolatu duen SpainSkills 2017, lehiaketan, Miguel Altuna Institutuko Automatizazio eta Robotika Industriala Goi Mailako heziketa zikloko ikasle diren Izan Maillo eta Mikel Mengual-ek, mekatronika modalitatean brontzezko domina lortu dute.

Mekatronika alorrean 14 erkidegok parte hartu dugu eta horien artean MAIko ikasleak hirugarren gelditu dira (Lehenengo postuan Katalunya eta bigarren postuan Extremadurako ordezkariak).

Lehiaketa honetan proba desberdinei aurre egin behar izan zien: 2 maketa muntatu, elkarrekin programatu eta mantenu lanak egiteaz gain, maketaren funtzionamendua optimizatzea lortu zutelarik.

Zorionak beraz Izan eta Mikeli, eta baita prestatzen lagundu dieten irakasleei ere.

ZORIONAK!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak