MAIko ikasle talde bat Erasmusekin atzerrira lan-praktikak burutzera

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2017ko ots. 23a, 14:32
Martxoa hasieran, Administrazio eta finantzak, Mekatronika eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko zikloetako 6 ikasle, Portugal, Italia eta Poloniara abiatuko dira beraien goi mailako zikloetako lan praktikak burutzera.

Europako eta Eusko Jaurlaritzako laguntzei esker, hiru hilabeteko egonaldi honetan, lan praktikak atzerriko enpresa batean egingo dituzte eta ingeles maila hobetzeko ikastaro trinkoa jaso. Horretaz gain, beraien kurrikulumetan islatuko diren zeharkako gaitasun pertsonalak ere hobetuko dituzte.

Azken urteotako esperientzia onak ezagututa, aurtengoa ere aberasgarria izatea espero dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak