MAIko ikasle eta langileak odol-emate saioan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2016ko abe. 15a, 15:02
Gaur, abenduaren 15ean, Bergarako Miguel Altuna Institutuan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari esker, odola emateko saioa izan dugu. Odol emaile berriak aurkitzeko kanpaina honen barruan, oraingoan ere ez dute hutsik egin MAIko ikasleek.

Atzo, elkarteko Sabil Urcelayk eskaini zuen hitzaldian, bi datu azpimarratu zituen. Batetik, gaur egun Gipuzkoan 18.500 odo emaile daudela baina 20.500 emailera iristea nahi dela, gizartearen zahartzearen ondorioz beharra handiagotzen ari delako. Eta bestetik, estatistikoki 4 pertsonatik 3k, bere bizian zehar odolaren beharra izaten duela.

Gaurkoan ere, aurreko urteetan bezain parte hartze handia izan da: 34 pertsona gerturatu dira odola ematera, 32k eman ahal izan zuten  eta hauetatik 12 ziren lehen aldiz emaile gisa aurkeztu direnak.

 

Hori dela eta, antolatzaileek zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak