MAIko espediente oneneko ikasleak sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2016ko abe. 15a, 09:29
Kutxa Fundazioak "Ikasketa amaierako sariak" ekitaldia ospatu zuen asteartean. Orain arte, Gipuzkoako unibertsitateetako espediente oneneko ikasleak saritu baditu ere, aurtengo 40.edizioan lehenengo aldiz Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetako espediente onena izan dituzten ikasleak. 80 ikasle bildu ziren bertan eta horietako 32 Lanbide Heziketako ikasleak.

Ekitaldia Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izan zen. Bertan, ikasleekin batera, hauen gurasoak, ikastetxeetako ordezkariak eta besteak beste, Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriarte eta Kutxako presidentea ere izan ziren.

 

Kutxaren helburua Gipuzkoako goi mailako ikasleak omentzea da, oraingo honetan 2015/16 ikasturteko ikasle onenak.

 

Ikasle hauen artean, Miguel Altuna LHIIko 2 ikasle ere izan ziren. Batetik, Luis Alfredo Barrasa, "Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa" zikloko ikaslea eta bestetik, Lierni Beldarrain, "Administrazioa eta Finantzak" ziklokoa.

 

Sari gisa, ikasle bakoitzak diploma bat eta 500€ko bonoa jaso zuen.

 

Zorionak Miguel Altuna LHIIren izenean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak