DRON modeloen erakusteta

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko aza. 11a, 12:03
Pasa den azaroaren 7an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien barruan, DRON modeloen erakusketa izan zen Bergarako Pilotalekuan. Drona, gida gabeko aireko sistema da.

Gaur egun, erabilera ezberdinak ditu eta epe laburrean lortutako ospearen ondorioz, etorkizunerako ere erronka ugari izatea aurreikusten da. Gaur egun, zehaztasunezko nekazaritzarako, pertsonei jarraipena egiteko edo erreskate-lanetarako erabiltzen dira adibidez.

Erakusketan, MAIKo ikasle den Andoni Tostonek MAIko 3D inprimagailuen eta teknologia berrien bidez prestatu eta erabiltzen dituen hainbat Dron izan ziren ikusgai, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak