Elkarrekin Ikasten egitasmoaren ikasturte amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko uzt. 13a, 18:09
Pasa den ostegunean, uztailaren 9an egin zuten Bergarako Miguel Altuna Institutuak bultzatutako Elkarrekin Ikasten egitasmoaren ikasturte amaierako bazkaria.

Ikasturtean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak lagunduta, egitasmo honetan Bergara eta Elgetako ikastetxeek eta jubilatu elkarteek parte hartu dute,  belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortuz.

Bizitza oso bat soinean dutenek haien ondorengoen indarraz gozatu eta ikasteko aukera izan dutelarik: Talo eta San Blas tailerrarekin, eskulan tailerrak, mugikorren erabilera eta informatika tailerrak, ortu-zaintza eta zuhaitz landaketa tailerrak eta hainbat ekintza egin dituzte.

Bide batez, Miguel Altuna Institutuak eskerrak eman nahi dizkie egitasmo honetan parte hartu duten guztiei: Bergarako San Joxepe Elkartea, Elgetako Xalbadorpe Jubialtu Elkartea, Mariaren Lagundia Ikastola, Aranzadi Ikastola, San Martin de Agirre Herri Eskola eta Elgetako Herri Eskolari, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak