Cristina Uriartek harrera egin die Skills 2015 txapelketan Euskadi ordezkatu duten Miguel Altuna Institutuko ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko eka. 25a, 08:36
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak harrera egin zien ekainaren 24an, joan zen maiatzaren 6,7 eta 8an Madrilen burutu ziren Skills 2015 txapelketan parte hartu zuten Lanbide Heziketako euskal ikasleei.

Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko trebezia-lehiaketa hauek, ikasketa mota horien dibulgaziorako tresna baliagarria dira. Baina gainera, txapelketa hauek ikasle, irakasle eta enpresentzako pizgarri ere izan nahi dute, eta aldi berean sektore produktiboen kalitateaz eta berrikuntzaz debatea sortarazteko foroa.

 

Aurtengo Skills txapelketan urrezko eta zilarrezko dominak lortu dituzten 14 ikasleen artean zeuden MAIko  Iker Guillamon eta Andoni Frutos ere, Mekatronikan zilarrezko domina eskuratu zuten eta.

 

Sailburuak, ziurtagiriak banatu eta zorionak eman dizkie ikasle guztiei, eta domina horiek euskal Lanbide Heziketaren emaitza onen erakusle direla azaldu du, gazteekin izan duen solasaldian. “Gure izen ona behar den mailan jarri duzue”, azpimarratu du. Irakasleak ere mintzagai izan ditu Cristina Uriartek, eta hauek egin duten lana goraipatu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak