Elkarrekin ikasten, taloak eta San Blas tortak eginaz

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko mai. 13a, 14:23
Gaur goizean, San Joxepeko eta Mariaren Lagundiako ikasleek, Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan tailer berezia izan dute.

Miguel Altunak bultzatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzari esker, gaur goizean San Joxepe Elkartean 9-10 urteko Mariaren Lagundiako ikasleek taloak eta San Blas tortak nola egiten diren ikasteko aukera izan dute.

Esperimentazio proiektu honen bidez, belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortzen ari gara, tailer eta ikastaro laburren bidez. Honi lotuta hainbat ekintza daude martxan: Elgetako Herri Eskolako ikasleak adibidez, Xalbadorpeko kideei eta herriko nagusiei mugikorrak erabiltzen eta argazkiak nola editatzen diren erakusten ari dira, bihar San Joxepekoak lehenagoko bizimodu, bertako ohitura eta pasadizoak kontatuko dizkie Mariaren Lagundiako ikasle talde bati, Aranzadiko 4.DBHko ikasleak 3D diseinu eta inprimaketa tailerra izango dute ostiralean... eta datozen asteotarako hainbat ekintza aurreikusten dira.

Bide batez, ekintzotan parte hartzen ari diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Altunatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak