Ikaskuntza metodologia berriak aurkezten Mendizabalan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko urt. 22a, 15:54
Pasa den urtarrilaren 21ean, Diseinua Fabrikazio Mekanikoan zikloko bi ikasle, irakasle bat eta MAIko zuzendaria Iosune Irazabal, Gasteizko Mendizabala institutuan izan ziren Ikaskuntza Metodologia berriei buruz hitz egiten, Miguel Altuna Institutuak ETHAZI programarekin duen esperientzia aurkeztu eta metodologia berrien beharra azpimarratuz .

Izan ere, lanbide heziketa hobetzeko asmoz, bide berri batzuk jorratzen ari da MAI, enpresetatik eskatzen dizkiguten profil profesionaletara ikasleen maila gerturatzeko, ikasleek beraiek hartzen dutelarik protagonismoa.

 

Ekitaldian, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburuordea eta hainbat enpresarik ere parte hartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak