MAIko "Garbi SLS" enpresa BECeko Meeting Pointean

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko abe. 12a, 11:51
Atzo, abenduak 11, BECen ospatu zen V.Meeting Point Sefed-en izan ziren MAIko administraritzako ikasleak.

Bertan Sefed sareko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 16 Lanbide Heziketako ikastetxeetako 400 ikasletik gora parte hartu zuten, tarteak MAIko Administrazio eta Finantzak ziklko 19 ikasleak Garbi SLS enpresa simulatuarekin. Garbi SLS ikuztegi industrial birtuala da, eta beste 18 enpresa birtualekin harreman komertzialak gauzatzen ditu (salerosketak, kolaborazio hitzarmenak lortu, etab.).

Meeting Point honen bidez, ikasleek gelaz kanpoko jarduera batean parte hartzeaz gain, irakaskuntza metodo estatikoan lortutako gaitasun eta trebetasunak garatuz, benetako enpresa baten bezala lan egiteko aukera izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak