DUAL sistemaren formazio saioa MAIn

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko aza. 27a, 10:21
Atzo, azaroaren 26an, DUAL sistemaren bidez formazioa eta lana uztartzen dituen programa kudeatzen duten Gipuzkoako lanbide heziketako 27 zentroetako 74 tutore eta koordinatzailek formazio saioa izan zuten Miguel Altuna Institutuan.

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide heziketa dualaren saio honetan, DUAL programa aurkezteaz gain, arautzen duen legedia berrikusi, sarritan gertatzen diren gertakari eta zalantzak nola kudeatu (proiektuaren bajak, lan-bajak, etab.), erabiltzen diren dokumentazioa eta eredu akademikoak ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Horretaz gain, tutorearen, ikaslearen eta enpresaren arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu zuten, ikasketa aukera berritzaile honek hainbat onura ekartzen baitizkio bai ikasle eta baita enpresari ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak