Ander Gartzia: "Anbizioa eta lana dira gure ezaugarri nagusiak"

  Kirola  Bergara

Ander Gartzia: "Anbizioa eta lana dira gure ezaugarri nagusiak"

Azpeitiko Iraurgi saskibaloi taldeak Urrezko LEB mailarako igoera lortu berri du. Defentsa onena izan duen taldea da, eta, arlo horretan, zeresan handia izan du Ander Gartzia bergararrak.

'Booktuber' izateko lehen urratsak egiteko deia

  Gizartea  Debagoiena

'Booktuber' izateko lehen urratsak egiteko deia

EAEko liburutegiek eta Galtzagorri Elkarteak lehenengoz deitu dute liburuei buruzko iruzkinak eta kritikak Youtubera igotzeko aukera ematen duen Booktuberboom lehiaketa. Interesatuek urriaren 24a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak.

Santiagoren bizitzari buruzko erretaula dago Goroetako elizatean

  Kultura  Aretxabaleta

XVI. mendeko da. Erromanista. Miguel Perez de Sardanetak egurraren gainean egindakoa. Goroetako harribitxia da.

Aloñako Igoerako argazkirik politenak

  Kirola  Oñati

XIII. lasterketak izan dituen 21 kilometroetan askotariko irudiak ikusteko aukera egon da. Hemen duzue mostra bat.

»» Ikusi argazki guztiak (185)

Faboritoak nagusi Aloñako Igoeran: Imanol Goñi eta Maite Maiora azkarrenak

  Kirola  Oñati

Julen Martinez de Estibariz eta Joxe Amunarriz, eta, Oihana Azkorbebeitia eta Maria Zorroza igo dira txapeldunekin podiumera. Emakume azkarrenak gainera, probaren bi errekorrak ondu ditu: Aloñarainorako igoerako eta lasterketako denborak. Bestalde, Axier Alonso eta Saioa Arkonada izan dira oñatiar onenak, eta, Jose Luis Beraza eta Alizia Olazabal beterano onenak.

Arantzazuko aterpetxea inauguratu dute eta erabilgarri dago

  Gizartea  Oñati

Ekitaldian parte hartu dute diputatu nagusi Markel Olanok, Oñatiko alkate Mikel Biainek eta Arantzazuko frantziskotar Joxe Mari Arregik. Eurekin batera egon dira proiektua landu duten lagunak eta Arantzazuko bizilagunak. Eskertza hitzen ostean, bisita gidatua egin dute 56 lagunendako tokia duen aterpetxean.

Erramu zapatua, Aste Santuko oporren aurretik

  Kultura  Bergara

Urteko azokarik handiena egin zuten Bergaran zapatuan: artisauak, jakiak, animaliak, txorimalo lehiaketa... Lepo bete zituzten herritarrek Bergarako kaleak.

Ormaiztegiri irabazita, maila mantentzeko aukera gehiago ditu Soraluze BKE-k

  Kirola  Bergara

Ormaiztegiri irabazita, maila mantentzeko aukera gehiago ditu Soraluze BKE-k

22-16 irabazi dute bergararrek, eta, orain, hiru talde dituzte atzetik sailkapenean. "Irabazi egin dugu, bai; baina, Haritzak ere bai. Hiru talde ditugu atzetik sailkapenean, eta, zain egon behar dugu oraindik. Dena den, aurrerapauso bat gehiago eman dugu gaur", esan du lehiaren bukaeran Edu Orgaz entrenatzaileak.

Bergarak pausu bat gehiago, Ohorezko Erregional mailara bidean

  Kirola  Bergara

Bergarak pausu bat gehiago, Ohorezko Erregional mailara bidean

Mahoneroek 0-2 irabazi dute Zestoan –Christian Rodriguezek sartu zituen bi golak; bigarrena, 50 metrotik–, eta, Urolak golik gabe berdindu du Beasainen kontra. Emaitza horiek aintzat hartuta, eta liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan, bergararrek, zazpi puntuko aldea dute. Geroz eta gertuago dute igoera.

Antzuolan ere, euskararen alde!

  Euskara  Antzuola

Antzuolako herri ikastetxeko neska-mutikoek "gogotsu" egin dute Korrika Txikia. Gelaka banatuta, herriari itzulia egin diote ikasleek, irakasleen laguntzarekin eta gurasoen txalo artean. Korrika egin ostean, puzgarriak izan dituzte gozamenerako.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Lana, familia eta kirola bateratzea posible denean

Saioa Arkonada eta Jon Altube oñatiarrak kirolariak dira biak eta bi alaba txikiren gurasoak. Goi mailako lasterketatan parte hartzeko egunak nola banatzen dituzten kontatu dute. "Sakrifizioa" eta "posible da" bezalako berbak erabiliko dituzte kontziliazioari buruz berba egiterakoan.

Eizagirre familiaren Laureaga jauregia ezagutzen

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Basalgo auzoan sorterria zuen Eizagirre familiarena da Bergarako Laureaga jauregia. XVI. mendekoa. Oinplano laukizuzenekoa.

Gargolak, medailoiak eta zutabeak, Oñatiko unibertsitateko klaustroko elementu esanguratsuenak

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Rodrigo Mercado de Zuazolaren agindu egindako eraikineko klaustroan askotariko elementuak daude. Egile ezberdinenak dira. Hainbat apaingarri, hainbat egile.

Abel Barriola: "Bizitza etapak dira, eta, orain, pilota ixtea dagokit"

  Kirola  Oñati

Abel Barriola: "Bizitza etapak dira, eta, orain, pilota ixtea dagokit"

Maiatzaren 6an jokatuko du agurreko partidua Abel Barriolak (Leitza, 1978), hemeretzi urteko ibilbidea ixteko. Aurretik, beste hainbat partidu jokatu beharko ditu. Tartean, gaur, egubakoitza, Oñatin izango duena.

Luzapenean jasotako golarekin garaipen barik geratu da Aloña Mendi

  Kirola  Oñati

Luzapenean jasotako golarekin garaipen barik geratu da Aloña Mendi

93. minutuan, areaz kanpotik jaurtitako baloiarekin egin du berdinketaren gola Pablok. Horrek, ordura arte, irabazteko, Aloñak egindako lan itzela zapuztu du. Urrezko hiru puntu izan behar liratekeenak, puntu gazi bakarrean bilakatu dira.

Udaberriko Txapelketako eta Euskal Ligako partidu bana jokatu dituzte Bergaran

  Kirola  Bergara

Eta bietan Bergarako ordezkariak izan dira nagusi. Udaberri Txapelketan alebin mailako Maddi Berrocalek eta Josu Lazpiurrek 16-14 irabazi dute; eta, Euskal Ligan Ander Muruak eta Markel Gartziak 22-12. Emaitza horrekin, azken horiek, txapelketako finalerdia Bergaran bertan jokatuko dute, hurrengo aste bukaeran.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Txokolateixako txokolatea jateko geldialdia egin dute Oñatiko Inauteri herrikoian

 Oñati

Txokolateixako txokolatea jateko geldialdia egin dute Oñatiko Inauteri herrikoian

Hori izan da gaurko egunak izan duen sorpresa. Kalejira hasi ordutako, Kale Barriatik behera, Txokolateixan geratu dira kide guztiak. Han, txokolatea lehengo erara nola egiten zen ikusi, eta, ostean, probatu egin dute. 250 bat herritarrek dihardute Oñatiko erdigunea alaitzen, dantzekin. Besteak beste, Harkaitz Allurrek sortutako 'Ordu txikitan' polka.

Mondragon Unibertsitateak galdu egin du Burgosko Unibertsitatearen kontra: 64-79

  Kirola  Arrasate

Mondragon Unibertsitateak galdu egin du Burgosko Unibertsitatearen kontra: 64-79

Nahi eta ezin. Holaxe ibili dira arrasatearrak Burgosko taldearen kontra. Hasieratik geratu dira atzean markagailuan eta hirugarren tartean puntu batera ipini diren arren (40-41) ezin izan dute markagailuari buelta eman. "Aurreko astean puntu bakar bategatik galdu izanak, psikologikoki, min handia egin digu. Eta, gaur, kantxan, irabazteko behar hori igarri diet jokalariei", esan du amaieran Josu Larreategik.

Bukaerara arte sufrituta, baina irabazi egin du Eskoriatzak: 2-1

  Kirola  Eskoriatza

Bukaerara  arte sufrituta, baina irabazi egin du Eskoriatzak: 2-1

Partidua bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean egin du bigarren gola Eskoriatzak, eta, handik aurrera, gogor lehiatu behar izan du. Hirugarrena sartzeko aukerak izan ditu eta binako berdinketa jasotzeko arriskua ere bai. "Bagenekien lehia izan izango dela. Kukuiaga goiko lekuetan dago eta puntuak beharrezkoak zituen", esan du bukaeran Aratz Kortazar jokalariak.

Aranzadi Ikastolako ikasleek ere egin dute Aratusteetako kalejira

 Bergara

Aranzadi ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek mozorro kalejira egin dute gaur, egubakoitza, arratsaldean. Euskal Inauterietako pertsonaiak eta kaldereroak izan dira aukeratu dituzten mozorroak.

»» Ikusi argazki guztiak (16)