Altxorrak kontatzeko eta berreskuratzeko saioa

  Kultura  Antzuola

Altxorrak kontatzeko eta berreskuratzeko saioa

Laugarrenez egingo da Apirilaren 2an, domeka, Ahotik Bihotzera ipuin maratoia Antzuolan. Herritar eta eragile orori zabaldua dago gonbidapena eta parte hartzeko ez da zertan ahozkotasunean profesionala izan behar; izen-ematea zabalik dago.

"Giro polita" sortu du futbol taldeak herritarren artean

  Kirola  Antzuola

"Giro polita" sortu du futbol taldeak herritarren artean

Lehen postuari eutsi gura badiote, antzuolarrek biharko partidua ere irabazi egin beharko dute Eztalan, etxean.

Mendiaz gozatzeko aukera eta modu ezberdinak Mendi Astean

 Antzuola

Mendiaz gozatzeko aukera eta modu ezberdinak Mendi Astean

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Arrola Mendi taldeak Mendi Astea antolatu du. Martxoaren 28tik 30era bitartean hitzaldiak, solasaldiak eta film emanaldiak izango dira.

Euskal Herriko Mus txapelketako finalean bi antzuolar

 Antzuola  Debagoiena

Euskal Herriko Mus txapelketako finalean bi antzuolar

Zapatuan, martxoaren 25ean, jokatuko da Anoetan Euskal Herriko Mus Txapelketa. Debagoienetik bikote bakarra sailkatu da: Beñardo Kortabarria eta Juanshi Aristi antzuolarrak. Euskal Herriko 128 bikote izango dituzten aurkari.

Palestinarrekiko eskuzabaltasuna eskertu dute

 Antzuola  Arrasate  Debagoiena

Palestinarrekiko eskuzabaltasuna eskertu dute

Phil Mc Cullogh eta Ann Marie Boyle irlandarrak dira, Belfastekoak. Light for Gaza beal feirste ekimeneko kideak dira eta Debagoienera etorri dira. Martxan duten ekimenaren helburua da Gazan errefuxiatuta dauden familia pobreei, behin baino gehiagotan karga daitezkeen argiteria-sistemak eskuratzeko aukera ematea.

Landatxopeko Batzar Orokorra

2017/04/01 17:00

Antzuola |Deia

Gaiak

- Aurreko aktaren onarpena, hala badagokio

- 2016ko memoria ekonomikoa

- 2016ko egitarauen memoria

- 2017rako aurreikusitako ekintzak eta aurrekontua

- Zuzendaritza batzordea partzialki berritzea

- Hainbat informazio

- Galdera eta proposamenak.

Batzar ondoren, jubilatuen lokalean luntxa egongo da.

Fantasiazko eta beldurrezko film laburren emanaldia

 Antzuola

Fantasiazko eta beldurrezko film laburren emanaldia

Domekan, martxoak 26, Fantasiazko eta beldurrezko film laburren emanaldia eskainiko dute Torresoroan. 16 urtetik gorakoendako da eta 18:30ean hasiko da emanaldia.

Ahotik Bihotzera ekimena

2017/04/02 13:00

Antzuola

Ahotik bihotzera ekimena: 13:00etatik 14:30era ipuin eta bertso-poteoa, herriko tabernetatik zehar. 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroan.

Uzarragako igoera

2017/04/01 16:00

Antzuola |Kirola

Uzarragako igoera.

Aritz Kortabarria: "Lasterketa eroa dagoen momentua apurtzea gogoko dut"

  Kirola  Antzuola

Aritz Kortabarria: "Lasterketa eroa dagoen momentua apurtzea gogoko dut"

Denboraldia hasi berri du Aritz Kortabarria txirrindulari gazteak (Antzuola, 97). Otsailean egin zuen aurkezpena Zarauzko Gira-Bira taldeko elastiko berriarekin. Asteburuan egingo den Gorlako igoerarako gogotsu dagoela ere aurreratu du antzuolarrak.

Joseba Arregi euskal presoaren margolanak ikusgai plazan

 Oñati

Joseba Arregi euskal presoaren margolanak ikusgai plazan

Joseba  Arregi euskal preso politikoaren 15 lan jarri dituzte Herriko Plazan ikusgai. Azpilletak 25 urte bete ditu gartzelan eta margolanek bizitako egoera ere jasotzen dute. Baina baita ere arantzazuarraren ametsak eta gartzelatik daukan herriarekiko ikuspegia. Lanak asteburuan egongo dira ikusgai plazan.

Ikusi-Makusi antzerki taldearen emanaldia

2017/03/16 18:00

Torresoroa | Antzuola |Antzerkia

Landatxopek antolatuta, Oñatiko Ikusi-Makusi taldearen Sala de espera eta Carta a Ramón antzezlanak ikusteko aukera izango da.

Aloñak ezin izan du golik egin eta oñatiarren egoera "asko okertu da"

Aloñak ezin izan du golik egin eta oñatiarren egoera "asko okertu da"

  Kirola  Oñati

"Hil ala biziko" partidu horietakoa zeukan gaur Aloñak Azkoagainen, etxean; final kutsukoa. Baina, ezin izan diote Lesakakoei golik egin. Oñatiarren jokoak itxaropenerako aukera ematen bazuen ere, ezin izan dute punturik lortu eta 0-1ekoaz galdu egin dute partidua Beti Gazte taldearen aurka. 

Iribarria-Rezusta bikotea nagusi gaur Eibarko Astelena pilotalekuan

 Bergara

Iribarria-Rezusta bikotea nagusi gaur Eibarko Astelena pilotalekuan

Gorriek menderatu dute ia hasieratik partidua. Irribarria-Rezusta bikoteak lehen herenean aurrea hartu du (8-3). Tentsio handiko partidua izan da ordea gaur, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutakoa. Baina, gorriek eskuratu dute garaipena: 22-15.

Hunkituta jaso dute herritarrek egin dieten omenaldia Jasone Diaz de Gereñuk eta Agurtzane Elkorok

 Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiago, (%40a gehiago antolakuntzaren arabera) 400 lagunek parte hartu dute. Batzuk korrika egin dute zazpi kilometroko ibilbidea Eskoriatzatik Aretxabaletara. Gehienek, aldiz, lau kilometroko ibilbidea egin dute oinez.

Liderraren aurka galdu du Ointxek

  Kirola  Arrasate

EBAko liderraren aurkako partidua zaila izango zela bazekiten Josu Larreategiren mutilek. Eta atzokoan, ezin izan zioten aurre hartu Cantabria taldeari. Ia 30 puntuko aldearekin galdu zuen Ointxek etxean (57-86).

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Finalista eguna ospatu dute 188 mendizaleek

 Elgeta

Euskal Mendizale Federazioak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatua, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua egin du gaur. 25 kilometroko mendi ibilbidea egin dute 188 parte hartzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zumarrak landatu dituzte Iturrigorrin

 Oñati

Zuhaitz eguna ospatu dute oñatiarrek goizean. Giro euritsua egin duen arren, Iturrigorrira joan dira eta zumarrak landatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Bigarrenez egin dute Aresko martxa

 Aretxabaleta  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiagok parte hartu du gainera; 400 lagun inguruk.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa jokatu da goizean

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Goizean jokatu da Gipuzkoako gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa. Ordezkari debagoiendarrak ere parte hartu dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu den txapelketan.

»» Ikusi argazki guztiak (28)