Euskararen Eguneko ospakizunak Mariaren Lagundian

Erabiltzailearen aurpegia Mariaren Lagundia Ikastola 2014ko abe. 3a, 17:13

Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan, hainbat ekintzatan ikasle gaztetxoenetatik nagusienetara parte hartuz. 

Goizeko lehenengo orduan, DBHko ikasleek ikastola osoa apaindu dute kolore biziez. Ondoren, batzuk geletan euskarari buruzko mikrojarduerak egin dituzte, beste batzuk HHko haurrei aurpegia margotzen zieten bitartean. 10:30 inguruan kalejiran joan gara ikastolako ikasle eta irakasle guztiak, HHtik hasi eta goi mailako zikloetaraino. Egun honetarako bereziki bakoitzak margotu dugun kamiseta eraman dugu guztiok jantzita, aurtengo DBHko pegatina lehiaketan irabazle irten den marrazkia eta lema zeramana. Kalejiran plazaraino joan gara eta bertan abestu eta dantzatu ondoren, ikastolara itzuli gara. Guraso Elkarteak prestatutako txistorra-ogitartekoak jan ditugu nagusienek, eta gaztaina erreak txikienek. Errekreoaren ostean eta eguna bukatu arte, olinpiadak, eta hainbat joku eta ekintza izan ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak