"Kiroldegi berria"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2012ko uzt. 19a, 02:00

Bete-betean uda-sasoian gaude.

Krisiak krisi, opor usainik bada. Jendearen planak, hori bai, aldatuz doaz. Opor egun gutxiago kanpoan, familiarekoei bisitak, herria oporleku bihurtu… Kanpinari hautsa kendu, eta eguna pasatzeko tuperwareak bete. Oporrei dagokienez, ere, neurri batean lehengora ez ote garen bueltatzen ari! Pena, herrietako errekak bainua hartzeko moduan ez daudela. 

Aretxabaletan, izango da laster hankak uretan sartzeko modurik. Irailean zabalduko ditu ateak Ibarra kiroldegiak. Urtetan hainbeste desiatutako kiroldegiak, baina, ez du hasiera erraza izango. Krisiaren gordinena bizi dugun garairako, akaso, garestiegia? Publizitatea egin behar izan da jendea abonatzera animatzeko. Duela urte batzuk ez nuke sinistuko “herrirako zer nahi duzu” galderarekin kalera ateratzen ginenean, kiroldegiarena aspertzeraino aipatzen bait en. Baina, orain, egoera aldatu egin da. Udalaren poltsikoak ez dira hain erraz betetzen, eta zifra handiei beldur diegu. Ez edukitzeko moduan!

Irakurri dut inguruko eskalatzaileak kiroldegiko rokodromoa noiz zabalduko zain daudela, igerilariak ere prest. Hasiera eta ikasturte ona opa dizkiot kiroldegiari. Garai zailean jaiotzea toka zaio.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak