"500 zorion"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2012ko mar. 14a, 16:00

Kazetaritzak urrezko garaia bizi du.

Krisiaren eraginez komunikabideak itxi eta itxi ari diren honetan, murrizketak medio guztietan pairatzen ari direnean, kazetaritzak garai distiratsua bizi duela esatera nator.  Aurreko batean entzun nion irakasle bati, eta bai, hala da. Sare sozialen garaiean, bitarteko ezinhobeak ditugu albistea unean bertan eman, hartzailearekin harremanetan jarri, edo munduko edozein txokotara iristeko. Teknologia eta bitarteko hauek guztiek iraultza moduko bat ekarri dute kazetaritzara, urrezko garaia. Inprenta asmatu zenaren parekoa? Ba, ezta urruti ibiliko.

Ingurumaria honetan, egubakoitzetako Goiena paperak 500. zenbakia kaleratu du. (Kostako zaigu oraindik Goienkaria izena atzean uztea). Oraingoz, ematen du sare sozialakin elkarbizitzen jakin duela paperak, eta astero-astero hutsik egin barik buzoietan izaten da Goiena. Euskaraz eta batez ere bailarako informazioa eskainiz. Bizi dugun krisi ekonomiko honetan eusten jakitea ez da makala. Etorkizunak zer ekarriko duen? Batek daki. Mundua bizkor ari da aldatzen, eta kazetaritza ere erritmo bizian doa. Oraingoz 500 dituzue. Bailarako kazetaritzak ere urrezko garaia bizi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak