"Auto berririk, ikusi?"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko aza. 16a, 01:00

Duela hamabost bat urte, autoen salmenta bor-bor zegoen garaian, bailarako auto-saltzaile batekin egin nuen hizketaldia etorri zait gogora.

Pozik zegoen, erosleek autoa gero eta urte gutxiagoan aldatzen zutela ikusita. Hurrengo urteetako joera, gainera, hori izango omen zen. Auto batekin hamar urte egin, eta jendeak autoa aldatuko du? galdera egin nion. Keba, neska! Bost bat urte egin, eta jendeak auto berria erosiko du.

Pasa dira urteak, eta ni neu, behintzat, auto-saltzaileentzat ez naiz pagotxa izan. Hogei urtean bi auto. Azkena, gainera, bigarren eskukoa, eta ematen du luze geratuko dela nirekin.

Ingurura begiratuta ere, ez zait erraza estatistika hori betetzen duen jende asko topatzea. Pentsatzen hasita, auto distiratsuak, berri usaina daraien horietakoak, aspaldi ez ditut errepidean ikusi. Autoak ez dira niretzat arreta gune izan, baina auto berriena galzorian dagoen espeziea ematen du.

Joan den hilabetea izan omen zen urteetako txarrena auto-kontzesionarioetan. Ez da alerik saltzen, eta ez da poztekoa. Baina auto salmentarena ere, ez ote doa logika batera?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak