"Tiriten ordez haria?"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko uzt. 19a, 13:53

Ekonomiaz ez dut askorik ulertzen, baina teoria askorik jakin beharrik ez dago ekonomia gaizki doala jakiteko.

Hori erakusten digute gaur bai eta bihar ere bai egunkarietako izenburuek. Zein baino zein beldurgarriagoak. Beldurraren gizartean bizi gara, edo biziarazi nahi gaituzte. Beldurrak blokea gaitzan. Ikararen ikaraz, beste aldera begiratu eta ni behintzat ondo nago esatea, edo hau aldatu beharra dago pentsatzea. Horiek dira aukerak.

Pasa dira hiru urte krisia hasi zenetik, eta ordutik zauria areagotu egin da. Bizkor konponduko zela zioten, baina antzik ere ez diote hartzen. Argi dagoena da orain arteko tiritek ez dutela ezertarako balio izan, eta are okerragoa dena, agintzen dutenek tiritak edo esparatrapuak jartzea baino ez dutela buruan. Noiz hartuko dituzte haria eta jostorratza!

Proposamenak badira, asko beharko dira eta ausartak. Horietako bat lana banatzearena. Aldizkari honetan bota zuen Koldo Saratxagak. Hori ote da haria hartu eta josten hastea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak