Maria Agirre: "Supermerkatuko langilea, eta?"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko eka. 23a, 02:00

Azkenaldian, supermerkatuko langileen inguruko komentarioak irakurtzea suertatu zait.

Javier Vizcaino irrati esatariak, kazetaritzan omen dagoen bokazio faltaz ari zela, esaten zuen, kazetari askok ez dutela bokazioa, eta kazetari lana egiten dutela hipermerkatu batean kutxazain lana egin zezaketen moduan. Medikuen ez dakit zein elkargok ere adibide horretara jo zuen, 10 urte barru medikuak soberan izango direla eta supermerkatuan lanean bukatuko dutela esanez.

Klasista kutsua hartu diet komentarioei. Vizcainok esan nahi du automatak bezala lan egiten dutela superretako kutxazainek, pentsatu gabe, robot bat jarri edo kutxazaina antzera?  Besteek, berriz, apokalipsia aurreikusten dute: kontuz medikuntzarekin, supermerkatuan bukatuko bait duzu, gutxi gorabehera, tokirik txarrenean. Medikuntza ikasteko esfortsua egiten duenak, jakina, horretan nahiko duela lan egin. Baina garai hauetan, batzuen egoera ez da txantxetakoa. Edo bestela galdetu hemen diren errumaniarrei. Ingeniariak ere badira horietako batzuk, eta txatarra jasotzen lan egiten dute. Jateaz ari garenean…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak