... kalera ateratzen ginen garai hartaz.
Oker ez banago, 1994. urtea zen. Sinadura kanpaina handi batean murgilduta zebilen Elkarri taldea. Gogoan dut elkarrizketa hitza gutxi entzuten zela orduan politikarien ahotik, eta sinadura eskatzerakoan, kontzeptu horren azalpena eskatzen zuen jendeak. "Guk nahi duguna da alderdi guztiak batu, hitz egin eta akordio bat lor dezatela", labur eta sakontasun handirik gabe ematen genituen azalpenak.
Joan den astean, Donostian, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak hitzaldia egin zuen Irlandako bake prozesuaz. Amaieran egindako adierazpenetan, entzutera joan ziren alderdi abertzaleetako politikari guztiek esan zuten elkarrizketa dela bidea. Segituan, kanpineko mahaiekin akordatu nintzen. Batzuetan gogo gutxirekin, beste batzuetan erdi lotsatuta kalera ateratzen ginen garai hura.
Sinadurak batu genituen, baina aurpegi txarrak ere makina bat ikusi. Ondo pasa genuen, eta, beharbada, zerbaiterako balio izan du.