Maria Agirre: "Txingurriak gara"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko mar. 24a, 01:00

Ematen zuen munduaren jabe ginela; guztia gure erara moldatu, edo aldatzeko gai.

Dena dakigula. Teknologiari esker guztia kontrolpean dugula, eta salbu garela. Zein harro atzora arte. Baina, ja! Lurrak eta urak indar erakustaldi galanta egin dute, eta gu txingurrien pare gelditu gara. Ipuinetan bezala, erraldoia etorri da eta aurrean topatu duen guztia txiki-txiki eginda utzi du. Txingurriak, berriz, noraezean, beldurrez, erraldoia nola garaitu ez dakitela. 

Japonian gertatutakoak Izarren hautsa kantaren hitz batzuk ekarri dizkit gogora: Gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea (Gizonen ordez, Gizakion ipiniko nuke).

Japonian izan den hondamenditik ikasgaia atera dezagun. Naturak abisua eman digu beste behin ere: harekin bat egitea baino ez dugula. Zenbat triskantza gertatzen diren gizakion erruz.

Naturaren hondamendia handia izan da Japonian, baina datorrena larriagoa da, eta hor, erantzunkizuna du gizakiak. Hala ere, espero dut  Japonian gelditu den hautsa bilakatuko dela bizigai. Hori bai, beste era bateko bizigai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak