Maria Agirre: "Ferminen 'Autokarabana"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2011ko ots. 24a, 01:09

Izaten dira liburuak toki batzuk ezagutzeko gogoa pizten dizutenak...

... ba horietako bat da Fermin Etxegoienen Autokarabana nobela.

Bilbora joaten naizen hurrengoan, ez dut Guggenheimeko kolunpioak ikusi gabe alde egin nahi. Eleberriko protagonistari hainbeste burukomin ekarri zizkion kolunpio modernoa bereziki. 

Baina nobelan aipatzen diren tokiak gehiago dira, eta horietako asko Oñatin daude. Bailarako Mankomunitateak turismoa erakartzeko ateratzen dituen liburuxketan Autokarabana aipatzea puntada bat izan daiteke. Bidaien literatura izeneko generoaren baitan koka daiteke. Ahaztu barik literatur sari garrantzitsu bat eskuratu duela, eta guk ez badugu sinisten, nork sinistu!

Imajina dezaket Autokarabana-n oinarritutako bisita gidatu bat Oñatin. Ulma Eraikuntzatik pasatzerakoan: "Begira, hemen lan egiten zuten protagonistek". Ondoren, Arantzazura, narru polarren eta frantziskotarren sotanaren antzekotasunaz eztabaidatzera (euskara planen debatea askotxo izan daiteke). Arratsaldean, nola ez, zurito batzuk hartzera, Atraxkua taberna zein izan daitekeen asmatzeko (pena, ezingo genuke tabernan Malbororik erre). Eta gauean, dantzara. Oñatin, posible baita Elvis sentitu. Kar-kar-kar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak