goiena.eus

Fedearen boterea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mundua zazpi egunetan sortu zuen jainkoak, eta batzuek zazpigarren egunean bere obraz gozatzeko zelai berde baten etzan zela diote.

Sineskorra dirudien arren, gaur egun, ausarta izan eta lan sakona egin behar da fedea bertan ezartzeko, edota ipuin horren barruan gordetzen diren bizi balioetan sinisteko.

Gezurra dirudi, baina Darwinen eboluzio teoriari erreparatuz gero, gizakia gizaki bilakatu denetik, bizitzeko fedea ezinbesteko tresna dela esango nuke, denboraren poderioz eraldatzen eta egonkortzen jarraitu duena eta gaur egun ere garrantzi handikoa dena, ezertan sinisten ez duenarentzat ere.

Horregatik, zientzian, politikan, gizakian, maitasunean, naturan edota musikan besteak beste sinistea, gure aukera izango da, gurea baita fedea edonon jartzearen erabakia eta honek emango digun bizi balioen ardura. 

Baina norbanakoaren eskubide aske bat izateko ezinbestekoa da bestearen ikuspuntu ezberdina errespetatzea eta ez inoiz gurea inposatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa