Elgetako Udalak gogor gaitzetsi du zapatu gauean izandako gertaera larria

 Elgeta

Semaforo batean geldi zegoen auto baten kontra mahai bat bota zuten bost metroko altueratik. "Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu", adierazi du Elgetako Udalak.

Plastiko bilketa

2017/02/28 17:00

Adostutako lekuetan. Elgeta |Bestelakoak

Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak ematen duen bilketa zerbitzua. Elgetaren kasuan aurrez eskatu behar da zerbitzua plastikoa noiz eta nora atera adosteko. Horretarako deitu telefono zenbaki honetara: 943-76 25 47. Argibide gehiago hemen.

Herrixa Dantzan: Inauteria

2017/02/26 19:00

Elgetako Spaloia kafe antzokia | Elgeta |Dantza

Saio monografikoa: Inauteri domeka izanda, Euskal Herriko Inauterietako hainbat dantza erraz azaldu eta egingo dugu. Sarrera doan eta parte-hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Azken barikua, elkarretaratzea

2017/02/24 20:00

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Bestelakoak

Hileroko elkarretaratze isila euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko.

Inauteriko DJ festa, Spaloian

2017/02/24 17:30

Elgetako Spaloia kafe antzokia | Elgeta |Dantza

Inauteriko DJ festa Spaloia kafe antzokian Mariskal DeJairen eskutik, 17:30etik 19:30ra. Antolatzailea: Elgetako Udala.

Buruhandiak plazan

2017/02/24 16:30

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Umeak

Udalak antolatuta buruhandiak izango dira plazan Inauteria ospatzeko, 16:30etik 17:30era.

Inauterietako txokolate-jana

2017/02/24 16:00

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Bestelakoak

Maala guraso elkarteak txokolate-jana eskainiko du, 16:00etan.

Mozorro kalejira, Elgetan

2017/02/24 15:00

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Ospakizunak

Herri Eskolako neska-mutikoek eta irakasleek egindako mozorro kalejira 15:00etan abiatuko da ikastetxetik. Domingo Iturbe kaletik gora egingo dute jarraian San Roke kaletik behera plazara iristeko. Dantzak egingo dituzte bertan. Euria bada frontoian egingo dute dantza emanaldia.

Kontalaritza ikastaroa, liburutegian

2017/03/01 18:30

Elgetako liburutegia | Elgeta |Ikastaroak

Eneko Haritzaren eskutik Elgetako liburutegiak antolatuta. Hirugarren eta azken saioa, 18:30etik 20:30era.

Kontalaritza ikastaroa, liburutegian

2017/02/22 18:30

Elgetako liburutegia | Elgeta |Ikastaroak

Eneko Haritzaren eskutik Elgetako liburutegiak antolatuta. Bigarren saioa 18:30etik 20:30era.

Martxoak 8, batzar irekia

2017/02/21 18:00

Elgetako udaletxea | Elgeta |Bestelakoak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurukoak prestatzen hasteko batzar irekia deitu du Udalak. Udaletxean, 18:00etan.

Festa eta zalaparta ekarriko ditu aurten ere Inauteriak

 Elgeta

Festa eta zalaparta ekarriko ditu aurten ere Inauteriak

Barikuan, hilak 24, ospatuko dute mozorroen festa Elgetan, eta hainbat ekintza daude iragarrita honezkero.

Egun osoko festa bihar, Mendi Mendia Racing jaian

 Elgeta

Egun osoko festa bihar, Mendi Mendia Racing jaian

11:00etan plazan egingo den auto erakusketarekin hasiko dute eguna bihar. Ondoren, triki-poteoa egongo da, 12:00etan. Gero, 14:00 inguruan, kiroldegirantz abiatuko dira

Oroimena lantzeko saioak laster Elgetako eguneko zentroan

  Osasuna  Elgeta

Oroimena lantzeko saioak laster Elgetako eguneko zentroan

Zerbitzuak eskaintzen dituen plaza guztiak beteta egonik arlo kognitiboa lantzeko premia duten herritarrendako eskaintza berezia ipini gura dute martxan arduradunek. Interesatuek eguenera arteko epea dute udaletxean izena emateko.

Grafiti saioaren ostean, oraingoan, tatuajeak

 Elgeta

Grafiti saioaren ostean, oraingoan, tatuajeak

Elgetako neska-mutikoei egunerokotasunean hain ohikoak ez diren ekintzak helarazteko eta euren sormena lantzeko ekintzak egiten ari dira udal gaztelekuan. Pasa den aste bukaeran grafitiak egiten ibili ondoren, oraingoan tatuaje mundua ezagutuko dute.

Etsaiakeroak eta askoz gehiago barikuan Spaloia kafe antzokian

  Kultura  Elgeta

Etsaiakeroak eta askoz gehiago barikuan Spaloia kafe antzokian

Hardflip, Gudazaleak, Space Jam eta Etsaiakeroak taldeek kontzertua eskainiko dute, 22:00etan

Lanak Goimendi auzorako sarreran

Lanak Goimendi auzorako sarreran

 Elgeta

Elgetako Udalak Goimendi auzorako sarreran egokitzapen lanak egin ditu. Irigarritasuna eta segurtasuna hobetzeko proiektuen barruan kokatzen dira lanok. Goimendi auzorako sarrera egokitzeaz gain bertan dagoen taxibusaren geltokia ere txukundu dute.

Elgetako lau lekukotasun berri Frankismoaren aurkako Argentinako kereilan aurkezteko

 Elgeta

Elgetako lau lekukotasun berri Frankismoaren aurkako Argentinako kereilan aurkezteko

Udalak jakinarazi du testigantzak jasotzeko bulegoa beste bi astez egongo dela zabalik.

Tatuaje tailerra, gaztelekuan

2017/02/18 17:00

Elgetako gaztelekuan | Elgeta |Bestelakoak

Xabier Elgezabal tatuatzailearen eskutik tatuaje tailerra Elgetako gaztelekuan. Ate irekiak. Zabalik interesa duten herritar guztiei.

Kontzertua, Spaloian

2017/02/17 22:00

Elgetako Spaloia kafe antzokia | Elgeta |Musika

Etsaiakeroak, Sugoi eta Space Jam session barikuan, hilak 17, Elgetako Spaloia kafe antzokian. Tributoak: AC/DC, Bob Marley, The Doors, Rolling Stones, Led Zeppelin, Steve Wonder, James Brown, The Animals... Sarrera: 7 euro. Argibideak: www.spaloia.eus