'Argazkizkiak' IV, Loramendiko helduen literatura lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Loramendi Elkartea 2015ko aza. 19a, 15:37

Argazkizkiak lehiaketa deitu du laugarrenez Loramendi elkarteak. Argazki bat eta testua aurkeztu behar dira eta lotura izan behar dute, biek batera lan bat osatuko dutelako. Testua edozein generotakoa izan liteke (bertsoa, poesia, ipuina...) eta gaia izango da desioa. Lanok abenduaren 10erako aurkeztu behar dira Loramendin.

 

Lana A-4 tamainako orrian aurkeztu behar da eta argazkia, berriz, 30x40 neurrikoa izango da. Horiek Loramendiko bulegoan aurkeztu behar dira kartazal batean. Abenduak 10a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Kartazalean ezizena jarri behar da eta barruan beste kartazal baten datu pertsonalak: izena, abizena, helbide elektronikoa eta telefonoa.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da udaletxe zaharrean, 18:30ean. Tribunala Loramendiko kultura taldeak osatuko du eta hiru sari emango dira: lehenengoari 100 euroko elkar bonoa; bigarrenari 60 euroko elkar bonoa; eta hirugarrenari 40 euroko elkar bonoa. Gainera, Errigorako otarrak jasoko dituzte hirurek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak