'Bizi baratzea' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, eguenean

Erabiltzailearen aurpegia Loramendi Elkartea 2015ko aza. 13a, 09:41

Loramendiko Kultura taldeak antolatuta Jakoba Errekondo hizlariak idatzitako Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz liburuaren aurkezpena izango da udaletxe zaharrean. Hitzaldia azaroaren 19an da, eguena, 18:30ean.

Liburuaren nondik norakoen bueltan arituko da Usurbilgo paisajista. Landareen munduaren oinarriak, bere bizipenak eta ondorioak, eta baratzeari lotutako beste hamaika kontu izango ditu hizpide Errekondok; hain zuzen ere baratzean jarduteko behar diren ezagutzen berri emango die elkartutakoei. 

Galdera-erantzunen bidez zalantzak zuzenean argitzeko aukera ere egongo da; hala, elkarren artean eztabaida eta jakintza partekatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak