Gazteak laneratzeko Hazilan programa abian da berriz

  Ekonomia  Debagoiena GAURKOAK

Gazteak laneratzen laguntzeko Hazilan programa abian da berriz. Euskadiko Garapen agentziek antolatu dute, Europako Batasuneko diru laguntzarekin. Debagoieneko Mankomunitateak dei egin die lanik gabeko 35 urtera arteko gazteei izena eman dezaten.

%2,5 eta %3 arteko interesak jasoko dituzte Eroskiren Finantza Ekarpenen eta Obligazioen jabeek

  Ekonomia  Debagoiena

Eroskik gaur, urtarrilak 31, ordainduko dizkie urteko interesak Mendeko Finantza Ekarpenen jabeei; batzuek %3ko interesak jasoko dituzte, eta beste batzuek, %2,5ekoak. Bihar, otsailak 1, beste produktu finantzario baten, Mendeko Obligazioen urteko interesak ordainduko ditu Eroskik, %3,022ko interes tasan.

Euskal ekonomiak %2,9ko hazkundearekin bukatu zuen urtea

  Ekonomia  Debagoiena

EAEren ekonomia %2,9 hazi da 2016 bukaeran, aurreko urtean baino %0,2 gehiago, Eustatek eman duen datu aurreratuaren arabera.

Espainiako Gobernuko ordezkariek ere Fagor Arrasateren prentsa-lerroa ezagutu dute

  Ekonomia  Arrasate

Espainiako Gobernuko ordezkariek ere Fagor Arrasateren prentsa-lerroa ezagutu dute

Fagor Arrasate bere wave line prentsa lerroa aurkezteko egiten dabilen ate irekien barruan, Espainiako Gobernuko ordezkarien bisita izan zuen atzo, eguena. Ate irekiek egubakoitzean eta zapatuan jarraituko dute.

Gipuzkoako enpresek Europakoek baino aurreikuspen hobeak dituzte 2017rako

  Ekonomia  Debagoiena

Gipuzkoako enpresak Europakoak baino baikorragoak dira ekonomiaz; zehazki, Gipuzkoako enpresen %45ek emaitza hobeak espero dituzte aurten, Europako %33ren aldean. Hori da Gipuzkoako Bazkundeak Europako Enpresa Perspektiben Inkestatik atera duen ondorio nagusia. Bazkundeak eguenean eman du honen berri.

Iaz baino 93 milioi gehiago batu da zergatan

  Ekonomia  Debagoiena

Zerga-bilketa pilatua %2,3 hazi da Gipuzkoan 2016 urtean. 4.197,7 milioi euro batu dira guztira, 2015ean baino 93,6 milioi euro gehiago. Horren berri eman du Foru Ogasunak.

Panamako Lanbide Heziketa zentroak hobetzen lagunduko du Alecop-ek

  Hezkuntza  Arrasate

Alecop kooperatibak Panamako erakunde batekin elkarlana hasi du, hango Lanbide Heziketa zentroen eredu berri bat definitzeko.

8.100 landun gehiagorekin bukatu zen urtea

  Ekonomia  Debagoiena

2016an, langabezia-tasa %2,2 jaitsi da Euskadin (%14,7tik %12,5 izatera pasa da), eta 8.100 biztanle okupatu gehiagorekin bukatu zen urtea, Eustatek emandako datuen arabera.

Diabetesa antzemateko doako testa egingo dute bederatzi farmaziak

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Bailarako bederatzi farmaziatan, bost herritan, egingo dute 2 motako diabetesa antzemateko doako testa. 40 urtetik gorako guztiei gomendatzen diete test hori egitea.

Armeria Eskolarekin elkarlana hasi du Lazpiurrek

  Ekonomia  Bergara

Bergarako Lazpiur enpresak elkarlana hasi du Eibarko Armeria Eskolarekin. Eskola hogei bat enpresarekin lankidetzan dabil, enpresen eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzeko.

Ordaindu: "Gure asmoa epaiketa irabaztea da, baina hala ez bada, borrokan jarraituko dugu"

  Ekonomia  Arrasate GAURKOAK

Ia 1.000 kooperatibista ohik Mondragon Korporazioari ipini zioten salaketaren gaineko epaiketa laster hasiko da; hain zuzen ere, datorren martitzenean izango da aurre-audientzia Bergarako epaitegian. Fagor Etxetresnetako eta Edesako bazkide ohiek berrogeita zazpi milioi euro erreklamatzen diote Mondragoni.

Imanol Oleaga da Copreciko zuzendari berria

  Ekonomia  Aretxabaleta

Imanol Oleaga da Copreciko zuzendari berria

Imanol Oleaga oñatiarra da Copreciko zuzendari orokor berria, Javier Oleaga anaiaren ordez. Abenduan aukeratu zuten posturako.

352 lagunek egin dute azterketa Aldundiko 85 teknikari posturako

  Ekonomia  Debagoiena

352 lagunek egin dute azterketa Aldundiko 85 teknikari posturako

Ogasuneko erdi mailako teknikarientzako antolatutako lan poltsaren azterketak egin dira gaur, eguaztena, Irunen, Ficoba gunean; 352 lagunek -izena emanda zueden 662etatik- egin dute azterketa 85 lanposturako. Aukeratutakoek 2016ko Errenta kanpainan lan egingo dute.

Alokairuak %3,6 garestitu dira Euskadin 2016an

  Ekonomia  Debagoiena

Etxebizitzaren alokairuak orain urte bete baino %3,6 garestiagoak dira Euskadin, ikerketa baten arabera.

MUko ikertzaile talde batek bikaintasun aitortza jaso du Eusko Jaurlaritzarengandik

 Oñati GAURKOAK

Mondragon Unibertsitateko MIK erakundeak Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du. Hezkuntza Sailak Euskadiko ikerkuntza taldeei ematen dien kalitate zigilua da eta bere lana egiteko aukera zabalagoak irekiko die MIKeko ikertzaile horiei.

Siriar errefuxiatuendako arropa batzen hasi da Aita Menni Ospitalea

 Arrasate

Siriar errefuxiatuendako arropa batzen hasi da Aita Menni Ospitalea

Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuei laguntzeko neguko arropa biltzeko kanpaina hasi du Arrasateko Aita Menni Ospitaleak.

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioak behera egin du Arrasaten eta Bergaran

  Ekonomia  Arrasate  Bergara

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioak behera egin du Arrasaten eta Bergaran

Arrasaten eta Bergaran behera egin du joan den urtean bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak, EAEko joerarekin bat. Idealista webguneak eman du horren berri. Arrasaten %1,7 jaitsi da salneurria, eta Bergaran, %2,6. Euskadin, batez beste, %2,4 egin du behera prezioak.

Energiaren kontsumoa handitu egin da Euskadin, lehen aldiz 2010etik

  Ekonomia  Debagoiena

Energiaren kontsumoa handitu egin da Euskadin, lehen aldiz 2010etik

Euskadin aldatu egin da energia-kontsumoaren joera. Hain zuzen, 2015ean %1 handitu zen kontsumoa, eta joera horrek eten egin du 2010ean hasitako beheranzko joera. Energiaren Euskal Erakundeak eman ditu datu horiek.

KPIaren arabera igoko da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta ez Gutxieneko Soldataren arabera

  Ekonomia  Debagoiena

KPIaren arabera igoko da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta ez Gutxieneko Soldataren arabera

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, RGI siglez ezaguna, KPIaren arabera igoko du Eusko Jaurlaritzak. Horrela iragarri du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek.

Debagoiena da EAEko eskualderik industrialena, langile proportzioaren arabera

  Ekonomia  Debagoiena

Debagoiena da EAEko eskualderik industrialena, langile proportzioaren arabera

Debagoienak du langileen proportzio handiena industrian lanean, Euskadiko eskualde guztien artean. Horrela islatzen du Eustat erakundeak egindako Biztanleria Aktiboaren Udal Estatistikak. Izan ere, Debagoieneko biztanle aktiboen %41,6 dabiltza industrian lanean; bigarren proportzio handiena duen eskualdearen (Goierri) alde handiarekin (%4,6ko aldea).