goiena.eus

Degurixako boluntarioak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Boluntarioa edo borondatezkoa bere denbora eta lana eskaintzen duen pertsona da, ordainetan ezer eskatu gabe. Pertsona horiek merezi duen kausa bati dedikatzen dizkiote euren ekinaldi eta izerdiak, musu-truk.

Nire omenaldia gaur borondatezko talde bati egin nahi diot: gizarteak askotan albo batera uzten dituen urritasun intelektual sakona duten pertsonekin, bere denbora librea pasatzen dutenei. Lana isilean egiten dute, ez dira askotan medioetan azaltzen eta errekonozimendu gutxi jasotzen dute egiten duten lan baliotsuagatik. Gizarteak musu ematea ahazten duen pertsona taldearen alde, lana musu-truk.

Honen adibidea, urtero, santiagotan, Degurixako kanpaldia antolatzen duten borondatezkoak dira. Esan didatenez, orain dela 35-40 urte inguru hasi ziren Urbian kanpamendua egiten, urte batzuen ondoren Degurixara salto egin zuten, eta orain, urtero-urtero beraien beharra dutenen ilusioak betetzen dituzte. Musu-truk.

Zorionak egiten duzuen lanagatik, eta musu handi bat zuentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa