KURTZEBARRI ESKOLAKO HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK IZAN DIRA SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANAREN MARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2017ko ots. 5a, 13:34
Kurtzebarri Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle, guraso eta irakasleak Sahararen aldeko Euskal Karabanaren proiektuan, janari bilketan eta marrazki lehiaketan parte hartu dute.

Martxan da beste urte batez, Piztu Itxaropena , Sahararen Aldeko Karabana. Otsailaren 25ean aterako da, Donostiatik, eta Tindufeko kanpamentuetara (Aljeria) elikagaiak eramango ditu, saharar errefuxiatuek jasaten duen «elikadura krisi larria» arintzeko. Sahararen Aldeko Euskal Karabana Donostiatik Alacanterantz abiatuko da; Oranen, sahararrek hartuko dituzte kamioiak.

Errepideko bidea hasi arte, janari bilketan buru-belarri dabiltza boluntario ugari Gipuzkoa osoan, Kurtzebarri Eskolan ere produktu ezberdinen bilketa egin  dute (arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan,…), kanpaina honetan lagunduaz.

Honetaz aparte ere, marrazki lehiaketa bat egon da eta ikastetxe osoko ikasleek parte hartu dute, eta Kurtzebarriko ikasleak izan dira saritutako guztiak. Zurriolatik aterako den kamioi batek Naroa Fernandez de Arroyabe ikasleak egindako marrazkia eramango du grafitigile talde batek margotuta.

Kurtzebarri Eskolako kideak, errealitate hau gela barruetara eramatea pentsatu dute giza balioak landuaz.  

Kanpaina hau ikastetxean aurrera eramatea positiboa izan da,  hunkigarria, hainbat ikasle Sahararren esperientziak entzun ahal izan dutelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak