HITZALDIA KURTZEBARRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2016ko aza. 14a, 23:09
"ANIZTASUNA: SEXU ETA GENERO ABERASTASUNA" izeneko formakuntza saioa antolatu dute Kurtzebarri Eskolako Elkarbizitza Batzordeak eta GURABARRI guraso elkarteak. Azaroaren 15 ean izango da, arratsaldeko 17:30ean eta familia guztientzako zuzendua izango da. Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa taldearen beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira. Berdindu Eskolak zerbitzuko profesionalek bideratuko dute. Bertan, bi helburu nagusi lortu nahi dira: - Sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea. - Tresnak eskaintzea seme - alaben sexualitatearen akonpainamenduan. Familiek, beraien esperientziak, kezkak, iritziak edo iradokizunak eztabaidatzeko sekulako aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak