Literatura Astea Kurtzebarri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2016ko api. 21a, 17:58

Apirilaren 22tik apirilaren 28ra, Kurtzebarri eskolan Literatura Astea ospatuko dugu. Aurtengoan XXV. urteurrena ospatzen dugunez, epe luze honetan aurrera eraman diren ekintzak gogora ekarriz, hainbat lan burutu ditugu.

"Liburuen altxorra" ardatz hartuta hauek topatzen arituko gara: zer irakurtzen dugu?, zertarako?, zer aurki genezake?… Gainera, 25 urte hauetan gure eskolara etorri diren idazleen inguruko erakusketa bat antolatuko da.

Honez gain, ostiralean, apirilaren 22an, Castillo Suarez etorriko zaigu eskolara eta 1. eta 5.mailako ikasleek berarekin solasalditxo bat izango dute.

Literatura topaketei bukaera emateko, apirilaren 28an, XXV. Irakur Maratoia egingo dugu. Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak