Giza balioak lantzen gabiltza Kurtzebarri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia KURTZEBARRI ESKOLA (LH) 2015ko aza. 23a, 14:58

Gizarte aske batean bizi ahal izateko pertsona libreak behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da giza balioetan oinarritzea. Gure eskolan, urtero bezala, giza balioen astea egingo dugu azaroaren 20tik 25era. 

Hasiera, azaroaren 20an izango da, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin batera, eta bukaera 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Egunarekin.

Gela guztietan, gai hauen inguruan, ipuinak irakurri, jolastu, horma-irudiak osatu eta hausnarketak egingo ditugu.

Balioetan heztea ezinbestekoa dela uste dugu; horregatik, etxeetan ere gai honen inguruan hitz egitera gonbidatzen zaituztegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak