Blai Blai prozesuaren hasiera gaur

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2017 Oñati 2017ko mar. 20a, 16:02

Helburua da irailaren 24an, Kilometroen egunean, umeek eurek proposatutako gune bat egotea.

Iaz Bergaran hasi zuten Blai Blai prozesuak jarraipena izango du aurten Oñatin. Herritarren ekarpenetatik abiatuta, Kilometroak jaiaren egunean umeendako sortuko den guneak nolakoa izan behar duen eztabaidatuko da prozesuan zehar. Gaur, martxoak 20ean, hasiko du Oñatiko Txantxiku Ikastolak prozesua 18:30ean, kultur etxeko erakusketa gelan. Bertan Bergarako Blai Blai proiektuan parte hartu zutenek euren esperientziaren berri emango dute iazko arduradunek.

Lehenengo fase honetan, helburua da, prozesuan parte hartuko duten herritarrak aukeratzea eta taldea osatzea. Bigarren fase baten egingo dira ekarpenak, eta egunean bertan umeen guneak izango duen itxura erabakiko da.

Haurren Hiria proiektuan du oinarria Blai Blai prozesuak. Francesco Tonucci pedagogo italiarrak abian jarritako filosofiaren gauzatzea jasotzen du. Hiria eta haren antolaketa umeen begiradatik ikusten hasteko beharrean oinarritzen da.

BERGARAKO BLAI BLAI PROZESUAREN BIDEOA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak