BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2017 Oñati 2017ko mar. 8a, 09:49
Zazpigarrenez ospatuko da ostiralean BERDINTXIKETAN herri lasterketa mistoa. Aurtengoan Enpresagintzak eta Kilometroak bat egin dute antolakuntzan eta txiki eta gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dute.

 

MUko Enpresagintza fakultatean sortutako ekimen honek, jarduera fisikoaren bitartez gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea du helburu. Aurtengo Kilometroetako lan ildoetako bat parekidetasuna izanik, Enpresagintzatik botatako gonbidapena onartu eta aurtengo edizioa elkarrekin antolatu dugu.

Ostiralean ospatuko den lasterketak badu berrikuntzarik. Aurtengoan haur eta gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute beraientzat prestatutako ibilbide berezian. Haur Hezkuntzako 5 urteko haurretatik DBH-ko azken mailara arteko ikasleak adinaren arabera egokitutako zirkuitu batean atxintxiketan egiteko aukera izango dute. Froga 17:00etan hasiko da Oñatiko plazan eta izen-ematea eta dortsal banaketa orduerdi lehenago hasiko da kontzejupeian.

16 urtetik gorakoen txanda arratsaldeko 18:30ean izango da Enpresagintzan. Lasterketa handik abiatu eta 5 kilometroko ibilbidea egin ondoren plazan amaituko da. Izen-ematea zabalik dago kilometroak.eus webgunean zein Berdintxiketan-eko webgunean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak