goiena.eus

BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Erabiltzailearen aurpegia
Zazpigarrenez ospatuko da ostiralean BERDINTXIKETAN herri lasterketa mistoa. Aurtengoan Enpresagintzak eta Kilometroak bat egin dute antolakuntzan eta txiki eta gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dute.

 

MUko Enpresagintza fakultatean sortutako ekimen honek, jarduera fisikoaren bitartez gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea du helburu. Aurtengo Kilometroetako lan ildoetako bat parekidetasuna izanik, Enpresagintzatik botatako gonbidapena onartu eta aurtengo edizioa elkarrekin antolatu dugu.

Ostiralean ospatuko den lasterketak badu berrikuntzarik. Aurtengoan haur eta gaztetxoek ere parte hartu ahal izango dute beraientzat prestatutako ibilbide berezian. Haur Hezkuntzako 5 urteko haurretatik DBH-ko azken mailara arteko ikasleak adinaren arabera egokitutako zirkuitu batean atxintxiketan egiteko aukera izango dute. Froga 17:00etan hasiko da Oñatiko plazan eta izen-ematea eta dortsal banaketa orduerdi lehenago hasiko da kontzejupeian.

16 urtetik gorakoen txanda arratsaldeko 18:30ean izango da. Lasterketaren hasiera Enpresagintza fakultatean izango da eta amaiera plazan, 5 kilometrotako zirkuitua egin ondoren. Izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa